Erañako nukleora heldu baino zertxobait lehenago ur sulfuro-kaltzikodun iturburu bat mantentzen da. Inguru hau oso aberatsa da meatze-sendagarri iturburuetan eta antzinan iturburri hauetatik irtezten zen ura Eskoriatzako Bainuetxeraino eramaten zen Ingalaterratik Bilboko portura inportatzen zen “ducton” materialaz egindako hodiekin.
Erañako nukleoan kokatzen da, San Andres baselizak zentratzen duen multzo txikian. Baserri multzo honen baserririk interesgarriena da.
Parrokiara heldu aurretik gurutzadura polit bat dago Eraña eta Mendiola gainean dagoen behatokiaren ondoan.
Aitzorrotzeko tontorrean gaztelu baten aztarnak lekutzen dira XII eta XIV. mende artean erabilia izan zen. Gaztelua lekutzeko hautatutako lekua hobezina dela egiazta daiteke, bertatik ibarraren gaineko ikuspegi bikaina baitago. Plaza gainean geroago Santa Krutz baseliza eraiki zen.
Aitzorrotzen tontorrean Gurutze Santuaren ermita dago, antzinako gazteluaren plaza gainean eraiki zen.