cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Antzuola

Debagoiena eskualdeko herria, Antzuolak Hiribildu titulua 1618an lortu zuen, hiru mendez alboko Bergarari atxikita egon ostean.

Antzuolako historia historiaurrean hasten da, izan ere ezagutzen diren aztarna zaharrenak eneolitikoak dira. Geroago, 920an, Baldejunkerako (Nafarroa) borrokaldia izan zen, non antzuolatarren konpainia batek mairuak garaitu zituen. Ekintza gogoangarri hori urtero ospatzen da "Mairuaren Alardearekin", uztailaren hirugarren astean ospatzen dena Antzuolako zaindariaren jaietan.

Udaletxeak eta Errukizko Amaren parrokia-eliza neoklasikoak osatzen dute gaur egun herriaren erdialdea. Eraikin hauekin batera, Antiguako ermita dago. Uzarraga auzoan, San Joan Bataiatzailearen eliza dago, hiribilduaren jatorrizko parrokia. Hau izan zen antzina Antzuolako erdialdea, han bizi baitziren herriko biztanle gehienak. Alabaina, denboraren poderioz, leku hau komunikazio bide nagusietatik kanpo geratu zen. Kanpoaldean, Santa Ageda baseliza topatuko dugu, eta bertatik ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu.

Hurrengo Ekintzak:

 

Antzuolaren historia Gipuzkoako lurraldean bitxienetarikoa da. Jatorriz biztanlerik gehien biltzen zuen gunea Uzarragan kokatzen zen, denborak aurrera egin ahala errepide nagusietatik aldendua geratu zena, duen kokagunea zela eta.

XV. menderako are nabarmenagoa da egoera hau. Mende amaieran jenderik gehiena bertaratzen den lekuan ospitale bat egiten da, Olalde inguruan. Bi errekaxtoren gurutze alboan lekututako gune txiki honetatik, uzabal batean, hainbat lanbidetako kolonoak bertakotuko dira pixkanaka-pixkanaka, Errege Bideak eragindako merkataritzarako erraztasunen babespean. Handik gutxira Uzarraga behin-betiko uzteko bideari ekin zioten, Pietateko Andra Mariaren omenezko Parroki-Eliza eraikitzearekin, 1525ean elizkizunak egiten hasiaz.

1629 bitartera arte, jatorrizko guneak eta biek udalerriaren gaineko jabegotza hainbanatu zuten, baina urte honetan hiribildua eskuratzeaz batera Uzarraga Antzuolaren meneko auzo bilakatu zen. Hiribildutasunak Bergaratik ere erabat bereiztea ekarri zuen, landa nobleziak eragindako iskanbilei aurre egiteko bide gisara, XIV. mendean bildu zitzaiona. Bergararekiko elkarbizitza ikaragarri zaila gertatu zitzaion XVI. mende hasieran batik bat, bi herrien artean haserreak ugari izan zirelarik.

Hiribildu bilakaturik, gero eta handiagoa egiten segi zuen, Madril-lrun Autoen Errege Bidea eraikitzearekinhazkuntza izugarri arindu zelarik. Egitasmo honetan Leintz-Gatzagako igarogunea gauzatu zen San Adriangoaren kaltetan, eta Deskargako mendatea zabaldu zen.

Legazpi eta Oñati zeharkatzen zituen tarka bazter uzteari gogotik aurrejarri zitzaizkion herri hauetako biztanleak eta baita Oñatiko kontea bera ere. Halaz guztiz ere, Biltzar Nagusiek eutsi egin zieten Soraluzeko arma-fabrikek azaldutako ekonomiazko asmo eta etorkizun-egitasmoei. XVIII. mende amaierako trafikoa guztiz normaldua zegoen bide honetan, posta-etxe, ostatu, jatetxe eta gainerako zerbitzuez hornitua zegoela.

Handik mendebetera nagusigoa galdu zuen Zegaman zehar zihoan errepidearen mesedetan, baina joan-etorrirako bide interesgarria zen eta gaur arte ere eutsi dio orduko egoerari. Hamarkada luzeetan zehar berezko geltokia izan zuen Gasteiz, Eibar eta Bilborantzazihoan sarearekin Zumarraga lotzenzuen desagerturiko trenean.

Historian zehar bertako biztanleek jorratutako artesautza-bideak, Industri lraultza iristearekin tailerrak ugaltzea eragin zuen. Ondoriorik agerikoenak azken hamarkada hauetan somatu dira, hiri-azalera eta biztanlego kopurua nabarmenareagotu bait da.

Ganadutza eta nekazaritza egitekoetan tradiziozko aribideari ere eutsi diote zenbait baserrik.

 
 

Hiriguneak eite luzexka du, Errege Bideari egokitua. Tradiziozko eraikuntzak hiru gune ezberdinetan biltzen dira. Hasiera batean etxeak ez ziren pilaturik biltzen eta hainbat gunetan banaturik zeuden. Poliki-poliki hazi egin ziren, Errege Bidea jarraiki zabalduaz eta batzu besterekin bat eginaz. Baina hiru gune hauez gain, toki historikoan badira beste zenbait sail jakingarri, Ondarre plaza, Lizarraga kalea edo Kalegoien esate baterako.

 
 

Gune nagusia Parroki-Elizak eta Udaletxeak sendotu dute, duten dinamizatzaile egitekoagatik. Esparru honetan lekutzen dira herriko eraikuntza nagusiak eta plaza.

Pietatearen Andra Maria Parroki-Eliza, eliza handia da, gurutze latiniarrezko oinplanoa duena. Arkupea eta kanpandorrea ditu. 1525ean inauguratu zelarik, XVIII. mende hasiera arte eraikuntza-lanak egin zitzaizkion; data honetan gangak eraiki ziren. Denbora guzti honetan zehar eraikuntzaldi ezberdinak izan zituen eta honenbestez, azken emaitzak joera artistiko oso ezberdinak biltzen ditu. Beranduago, XVIII. mende amaieran arkupea egin zen eta dorrea 1866an bukatu zen. Barruan, erretaula, neoklasikotzat (XVIII. mendekoa) jo daitekeena eta Mexikon bizi zen Francisco de Iraeta e Ibarra antzuolarrak emandako diruari esker egina. Bertan ikusten den marmola Izarraitzekoa (Azpeitia-Azkoitia) omen da. Ezkerraldeko aldarean, berriz, antzina San Bartolomen egon zen Andra Maria dago, XIV. mendekoa.

elizaEliza

Udaletxea garai batean Magdalenako ospitaleak betetzen zuen orubean zutitzen da; 1485ean eraiki zen ospitale honek Antzuola herriaren sorrera eragin zuen, arestian aipatu dugun bezalaxe. Udalbatzak ospitaleko atarian egin ohi ziren, 1741ean etxe honetan bertan gela bat egiteko hauetarako prestatu zen arte. 1750 aldera behin-betiko udaletxea egiteko lanei ekingo zaie, honek duen itxura kalean oraindik ere besteri gailentzen zaielarik. Hiru ataletan banatutako eraikuntza barrokoa da, harlanduzko fatxada duena. Azpikaldean hiru arkutako arkupea zabaltzen da, gainean gertakari ofizialetan buru egiteko balkoia hartzen duela. Erdiko hutsartea herriko armarriak betetzen du, XVIII. mendearen erdialdean egina eta Baldejunkeran izandako borrokaldiaren aipamenak dituena. Fatxadaren gainerako atalak ardatz honen inguruan tajutzen dira, hutsarteen tamaina eta simetria bikain gauzatuaz.

udaletxeaUdaletxea

Udaletxearen ondoan, eskumaldean, Bizkalatza etxea (6. zenbakia), hau ere barrokoa, nahiz eta apaingarri gutxi izan. Ilara berean, Udaletxearen ezkerraldean, armarria daukan Goenaga etxea (16. zenbakia) ikus daiteke. Honek oso ohizkoa ez den ertzdun armarria dauka, eta bertan, “Armas de Goenaga” jartzen du. Azpian, egun aurrezki kutxa denean, bi zutabe toskano ikus daitezke. Etxe horren ezkerraldean (2. zenbakia), eraberrituta, antzinako Goenagatarren etxea, orain Ostatukoa dena, hau ere XVIII. mendekoa. Etxe honen fatxadan, zera irakur daiteke: Joseph Ygnacio de Goenagak egina 1763. urtean. Plaza gainean, garai bereko iturri ederra dago; badirudi Martin de Carrerak egindakoa dela XVIII. mendean. Iturri ostean, Olaran etxea eta pilotalekua daude.

6162                     6. zenbakia                                      16. zenbakia                                       2. zenbakia

Olaran etxea, orain etxe hau dagoen tokian Etxeandia edo Galarditorre egon zen, XVI. mendean eraiki zenetik XX. mendeko hasiera arte.

elizaOlaran

Ibaia bideratzearekin eliza eta Udaletxea toki-unitate bakar batean bildurik geratu dira, Herriko Plazaren papera egiten duela eta izen honetxekin ezagutzen dena.

 
 

Olaldeko ekialdean kokatzen da. Jatorrizko gunearen izateari, egungo kaleak duen bitartez eutsi zaio gogoan. Izen hau iadanik XVI. mendeko agiri-iturrietan aipatzen da.

Kale honetako etxe-hilada bakarrean, arteko hormetan teilategala eginez hainbat etxe gaineratzen dira.

Nahiz eta eraberrituta egon, etxe ilara honen kokapena eta egitura -lurraren desnibelak zainduz- XVIII. mendekoa da.

elizaBuztinzuri kaleko etxe ilara

 
 

Herriaren behe aldean lekutzen da, Olaldeko gunea mendebaldetik ixten duela.

Eremu honen jatorria Lizarraga baserriauzorantz zihoan bide batekin loturik dagoela ematen du, aurrerago Kalebarrenen zubi baten bidez Errege Bidearekin bat egiten zuena. Kalean beheko solairua eta bi pisutako harlangaitzezko eraikuntza xumeak dira nagusi. Aipagarria da sail honetan erreka aldera dauden etxebizitzek duten erabidea. Tradiziozko arkitekturareneredu bikaina da.

San Bartolome ermitaren kanpandorrea XX. mendeko 70ko hamarkada arte bertan kokatutako ermitarena da. Egun bertako Andra Maria, XIV. mendekoa, parrokian dago.

elizaSan Bartolome ermitaren kanpandorrea

Altzarte edo Errotaberri herrigunean kokatutako errota da. Lehen izena ez zen “Altzarte”, baizik eta “Lapaça” errota. 1573an egindako permuta baten ondorioz, jabe berriak, Sebastian Lopez de Ozaetak, “Alçarte” izena jarri zion. Izen horrekin lehen aipamena 1587. urtekoa da. Errota hau Bidebarrieta deritzan sailean kokaturik dago. Errotabarri izenarekin, berriz, 1720an azaltzen da, nahiz eta Altzarte ere deitua izan. Herrian martxan dugun errota bakarra, nahiz eta aspalditik argindarrez ibili. Ikusgarria benetan. Bideaz bestealdetik, errota honen presan ito zenaren oroigarria dago.

elizaAltzarte errota

Arriaga-Torrea Zurrategi Plaza inguruan eta Lizarragara doan bidearen bestealdean kokatzen da, 4. zenbakian. XVII-XVIII. mendeko jauretxea da, nahiz eta aldatuta egon.

Maristak (seminarioa eta komentoa) eragin handia izan dute herrian XX. mendearen hasieran etorri eta 70eko hamarkadan joan ziren arte. Eguzki auzoan, Maristen eskola eta gelak zeuden. Auzo honen atzealdetik San Josera -bertan bere irudia baitago- joan daiteke (Irudi hau Uzarraga auzoan kokatzen da). Oso bide ederra da eta Antzuola bere osotasunean ikus daiteke bertatik.

 
 

Ondarre plaza, Deskarga ibaiak hiria zeharkatzean egiten duen bihurgunean zabaltzen da. Buztinzuritik iparraldera kokatzen da. Honako hau ere herriaren sorguneetariko bat da, XVI. mendeko iturri-agirietan iadanik aipatzen dena. Hementxe lekutu da aspaldi aspalditik herriko plaza, inguruan eraikuntza jakingarriak eraikitzea bideratu duena.

Ondarra plazan ikus daiteke 3 zenbakiaz, Amarrandegiko etxea. Izenak adieratzen duen bezala, bertan herritarrek elizari emandako hamarrenak edo diezmoak gordetzen ziren. Herri arkitektura bitxia duen honek ez dauka parekorik ez herrian eta ezta inguruan ere, Nafarroa aldeko etxeen egitura baitauka. XVIII. mendean egina hau ere. Berriro Kalegoira goaz.

616                                                        Plaza                                              3. zenbakia

 
 

Badirudi Lizarraga kalea beranduagokoa dela, honen sorrera izen bereko auzora doan errepidearekin lotua dagoela. Kalebarrenen iparraldean kokatzen da.

 
 

Kalegoienek bestetik, antzinatasun handiagoko testigantzak biltzen ditu. Bustinzuriren ekialdean kokatzen da.

Bertako 3. zenbakiko etxean (Txasionekoa), garai batean herriko harategia izan zena aurkitzen da. Udaletxea bezala, XVIII. mendekoa eta Martin de Carrerak egindakoa da. Egun oraindik garai hartako zurezko balkoiak ikus daitezke. Inguruko etxeetan, eta hormetan itsatsita, kalbarioko gurutzeak ikus daitezke. 9. zenbakian Montxonenekoa dago, zoruan duen errekarria ikusgarria da. 11-13 zenbakietan (Migelenekoa eta Txasiozarrenekoa), bere egiturari begiratuz gero, kanpoaldean eta barnealdean gotiko tankerakoa dela konturatuko gara; beraz, XV-XVI. mendekoa, eta herriguneari dagokionez, etxerik zaharrena.

 
 

Kalegoieneko ekialdean kokatzen da. Bertan Antiguako baseliza kokatzen da, honek hirigune historikoak biltzen duen eraikitako sailarekiko muga markatzen du.

Antiguako baseliza beharbada Antzuolan diren elementuetan antzinakoena dugu honako hau. Portada arku zorrotzekoada eta barruan XVI. mendeko Ama Birjinaren imajina gotikoa biltzen du. XV. mendeko Magdalenaren irudia ere bazegoen baina 1908an Donostiara eraman zen.

elizaAntiguako eliza

Antiguako errotan lehen aipamena XVI. mendekoa da. Zehatzago esateko 1592. urtekoa. Garai hartan ez zen “Antigua” errota deitzen, baizik eta “Galardi” errota. Dena dela, 1720an Antigua nahiz Galardi izenez ezagutzen omen zen.

antiguako errotaAntiguako errota

Kalbarioko gurutzeak XVIII. mendekoak dira, barrokoak, beraz. Pasioaren ikurrez osaturik dagoen erdiko gurutzea dugu interesgarriena. Ohiturak dioskunez, Antiguako baselizako serora edo beatarekin, gurutze honi hiru buelta emanez, eta bakoitzean oilarrari mun emanez, joaten omen ziren etxekoandre asko euren umeekin oinez ikas zezaten. Gurutze hauek Antiguako ermitaren parean daude, errepidearen beste aldean. Kalbarioko beste hiru gurutze ere ikus daitezke Kalegoiko hormetan.

gurutzeakGurutzeak

 
 

Jarraian Antzuolan dauden hainbat zerbitzuen informazioa eransten da:


ANTIGUAKO ERROTA
Kontaktua: Florentino Lamariano
Antigua, 27
Telefonoa: 943 76 62 59

GAILUR TABERNA
Buztinzuri, 13
Telefonoa: 943 78 70 32

GOROSTI TABERNA
Zurrategi, 1
Telefonoa: 943 76 62 96

LARREA TABERNA
Kalebarren, 17
Telefonoa: 943 78 70 68

MOX TABERNA
Beheko auzoa, 3
Telefonoa: 943 78 70 11

OKALDI TABERNA
Antigua auzoa, 18
Telefonoa: 943 78 71 84

SURPE TABERNA
Herriko plaza, 2
Telefonoa: 943 76 64 97

ARIN JATETXEA
Kalebarren, 7
Telefonoa: 943 78 71 12

ONGI ETORRI JATETXEA
Buztinzuri, 5
Telefonoa: 943 76 63 49
Web orria: www.restauranteongietorri.com

 

Antzuolako Udala

Helbidea: Herriko Plaza 08
20.577 Antzuola (Gipuzkoa)   
Telefonoa: 943 76 62 46
Faxa: 943 78 71 00

www.antzuola.com

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)