cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dorletako Santutegia

Olaunen Dorleta kokatzen da. Eremu hau Gaztelluetako gunearekin bategiten da, herria sortu aurretik garrantzirik handien zuen saila. Honen garrantzia gatz-iturrien eta Arabako lautada alderako joan-etorri ko bideen gainean zuen kokagunetik eratortzen da.

Berezko gaztelua zuen eta izena baizik ez da gelditu Dorletako Santutegiari loturik, Gazteluko Ama izenez ere ezaguna.

  • Dorletako Santutegia: Egungo eraikuntza XVII. mendean eraiki zen, aurrekoak mantenurako arazo larriak bait zituen. Fatxada nagusiko horman ikusi daitezke ertaroko eraikuntzaren aztarnak: giza eta animalia aurpegiak ezezik, motibo geometrikoekin apaindutako harlandua ere bai. Barruan Dorletako Amaren taila gotikoa gordetzen da.

  • Dorletako Birjinia, txirrindularien patroia: 1958ko urriaren 25ean Dorletako Ama koroatu zen Arlabanen. Arrasateko parroko eta artzapez zen Jose Luis Iñarrak egin zituen elizkizunak. Dorletako Txirrindulari Batzordea sortu zen eta hauek izan ziren Dorletako ama txirrindularien zaindari izendatzea lortu zutenak. Lehenik eta behin Gatzagako parrokoari eta Donostiako apezpikuari adierazi zitzaien asmoa. Hauek onartu zutenean, Gipuzkoa eta Bizkaiako Txirrindulari batzordeei proposatu zitzaien eta hauek ekimena bultzatzea erabaki zuten. Espainiako Txirrindulari Elkarteko arduradunarekin harremanetan jarri ondoren, batzordea, Dorletako Ama txirrindularien zaindari izateko "Aulki Santua"ren adierazpen kanonikoa lortzeko lanetan hasi zen. Honetarako, hiru txirrindulari Erromara joan ziren bizikletaz, "Errituen Kongregazio Sakratuarendako" Donostiako Prelatuak goratutako otoitzak zeramatzaten. Abuztuaren 8an, Juan XXIII Aita Santuak audientzia berezian hartu zituen txirrindulariak eta Espainiako Txirrindularien Elkartea eta Herrialdeetako Elkarteak ere han izan ziren. 1973an Estatutu Ofizialak onartu zituen Espainiako Elkarteak. Dorletako Andre Mariaganako debozioak bizirik iraun du gaur arte. Ama Birjina, txirrindularien zaindari unibertsala da. Debozio honi esker txirrindulari askok beraien malloitak eskeini diote Ama Birjinari esker onaren seinale. Santutegiaren barnean, eskeinitako mailloten erakusketa bat dago ikusgai. Bertan txirrindularitzaren munduan profesional ospetsu izan diren askorenak biltzen dira. Afizioari esker Txirrindulari batzordeak lanean jarraitzen du.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)