Lurra lantzen dutenen esfortzua ulertuz eta Debagoiena bezalako leku batek eskeintzen duenaz gozatuz.
Gure eskualdeko naturaz, paisaiez, biodibertsitateaz eta landa giroaz bustitzeko abiapuntua.
Inguru bikaina erdi aroko sekretuak ezagutzeko, ibilbide ezkutuetan barrena gure historia bizitzeko.
Eskualdeko baserrien hormak gure herriko historiaren lekuko izan dira mendeetan zehar, orain gure ingurura begiratzean istorio hauek berpiztu ditzakegu, gure arbasoen ondarea jasoaz.
Baserri hau da gune honetako aipagarriena. Gainera, guneak erdi aroan zuen izenari eutsi dio.
Errepide ondoan zutitzen den Artxubi baserriak fatxadan Errege-Erregin Katolikoen armarriaren hainbat atal erabili ditu, Bidaurreta Monastegikoak.
Fatxadan dituen erredolatxo biribilekin, Altzibar-Azpikoa inguru honetako eraikuntza zibilik nabarmenetakoa da.
Balio arkitektonikoa du. Hemen San Bartolomeren irudia gordetzen da, jadanik desagerturiko baseliza batetik jasotakoa.
Lehenago San Jorgeren omenezko baseliza lekutu zen bertan.
Garrantzia duen baserria da.
Gure auzolokaletan urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditugu zuretzat, zatoz gure agenda ikustera!
Aintzinako bideak, gure arbasoek erabilitakoak, zure esku dituzu. Gure iragana berpiztu nahi baduzu, hau da zure lekua.
{loadposition search_3}
Gure herriaren ondarea gure adinekoen jakintza eta eskutik belaunaldi berriei jakinarazia.
{loadposition search_4}